EUSKALTZALEON MARTXA Euskaraz bizitzeko behar den dena Ekainak 13 · Iruñea
EUSKALTZALEON MARTXA
EKAINAK 13 > IRUÑEA

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak. 

Izan ere, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat. 

Hala ere, sinetsita gaude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, abenduko ekitaldian aldarrikatu genuen bezala, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoa dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator ekainaren 13ko mobilizazioa, euskaltzaleok antolatzera, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera. 

Martxa arratsaldez egingo dugu. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Runako Parkea, Antoniutti eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez. 

Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna

  1. Lehenengoa, euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan dezala aldarrikatuko duena: Ipar Euskal Herrian koofizialtasuna, Nafarroan euskararen zonifikazioa gainditu eta egiazko ofizialtasuna lurralde osora hedatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan oldarraldiaren ondorioz eragiten ari den desofizializazioaren aurrean euskararen normalizazioa blindatuko duen arkitektura juridiko berri bat.
  2. Bigarrena, hizkuntza politiketan jauzi bat eragiteko asmoz erakundeak, alderdiak eta eragile sozialak interpelatuko dituena, euskararen ezagutza orokortuko duten politiken eta erabilera normalerako baldintzak sortuko dituzten neurrien alde.
  3. Hirugarren zutabea, euskaltzaletasunaren ekarpena aldarrikatuko duena, azpimarratuz egunerokoan euskaltzale gisa jokatzearen garrantzia eta euskaltzaleok elkarrekin antolatzearen premia.
EUSKALTZALEON MARTXA · EGITARAUA ETA MAPA · EKAINAK 13 IRUÑEA

Euskal Herri osoko eragile eta norbanako euskaltzale guztiak deitzen ditugu Euskaltzaleon Martxan parte hartzera eta zabalpenean laguntzera.
Mundua euskararen eta euskaldunon aurka datorren honetan, guk euskara dugu munduaren alde

Euskaltzaleon garaia da! 


OHIKO GALDERAK

ZER EGINGO DA EKAINAREN 13AN?
  • Euskaltzaleon Martxaren helburua Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzea da, euskaraz bizitzeko behar den dena eskatzeko. Hiru aldarrikapen nagusi izango ditugu:
  • Euskararen ofizialtasun osoa Euskal Herriko lurralde guztietan: Iparraldean, Nafarroa guztian, bai eta EAEko desofizializazioaren aurrean.
  • Hizkuntza politiketan premiazkoa den Jauzia, Batuz Aldatu proposamenean oinarrituta.
  • Euskaltzaletasun indarberritu bat bultzatzea, egunerokoan euskaltzale gisa ekiteko eta elkarrekin antolatzera deituz.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
  • Euskaltzale guztiei. Euskararen normalizazio eta biziberritzean sinesten duten herritarrei. Hizkuntza berdintasunaren, justizia sozialaren eta gizarte kohesioaren alde dauden guztiei.
ZER ORDUTAN EGON BEHAR NAIZ?
  • Egun osoko EGITARAUA antolatu dugu, nahi duenarentzat. Goizean zehar haur eta gurasoentzat ekintzak prestatu ditugu Santa Ana plazan, eta publiko orokorrarentzat, Alde Zaharretik zehar Kantujira Euskaltzalea eta LABAn Bermut musikatua egingo dira.
  • Martxa 17:00etan puntuan hasiko da, hiru tokitatik abiatuko diren zutabeetan: Runako Parkean, Askatasun Enparantzan eta Antoniuttin.
  • Zutabeek Gazteluko Plazan egingo dute bat, Ekitaldi nagusian. Beranduenez 19:30erako bukatuko da.
ZEIN ZUTABERA JOAN BEHAR NAIZ?
  • Zutabeak ahalik eta orekatuenak izateko, hauek izango dira irizpideak:
  • Goizetik iritsi bazara eta oinez joateko asmoa baduzu, Runako Parkera joan behar duzu.
  • Herrietatik antolatutako autobusetan bazatoz, Askatasun Enparantzara joan behar duzu. Autobusak
  • Autoz iritsi bazara, Antoniutti Parkera joan behar duzu.
NOLA IRITSI NAITEKE?
  • Martxa Iruñean izango da. Garraio publikoz zein herri eta eskualde ezberdinetatik antolatu diren AUTOBUSETAN etortzea gomendatzen dizugu.
  • Autoz bazatoz, Trinitarios edo Errotxapeako parkinak erabili ditzakezu, baina ezin dugu bermatu toki librerik izango denik.
NORK ANTOLATZEN DU?
  • Euskaltzaleon Martxaren antolatzailea Euskalgintzaren Kontseilua da, euskararen aldeko gizarte erakundeen bilgune garrantzitsuena.
  • Kontseilua irabazi asmorik gabeko erakundea da, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua azkartzeko hizkuntza-politiketan eta herritarren aktibazioan eragiteko xedea duena.
  • Hemen ikus dezakezu Kontseilua osatzen duten 30etik gora bazkideen zerrenda.
ZABALPENEAN LAGUNDU DEZAKET? NOLA?
  • Noski! Martxa euskaltzale guztion bilgunea izango da, eta laguntzeko prest dagoen euskaltzale oro ongi etorria izango da!
  • Martxaren zabalpenean laguntzeko modu desberdinak daude: lagunartean, sare sozialetan, lantokian zein elkartean… gonbita luzatu dezakezu, baita zure herri edo auzoan kartelak jarri, giroa berotzeko ekimenak antolatu, eta abar luze.
  • Proposamen eta baliabide desberdinak webgune honetan bildu ditugu: kontseilua.eus/ekainak13
BESTE GALDERAREN BAT EGIN NAHI DIGUZU?
  • Jarri gurekin harremanetan, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

EGITARAUA

  • Haurren txokoa: Santa Ana Plazan
    • 11:00etan: Porrotx eta Zapotxin
    • Ondoren: Dindaikale haurrentzako jolasak (Dindaiaren eskutik)
  • 12:00etan:
    • Bermut Pintxada LABAn, Posidonia Ozeanikarekin
    • Euskaltzaleon Kantujira, Iruñazarra taberna aurretik (Mercaderes kalea)
  • 13:30ean:
    • Gazte Euskaltzaleen Martxari harrera: Karmen Kalean
  • 17:00etan DENOK ZUTABEETARA!
    • Runako Parkea
    • Askatasun Enparantza
    • Antoniutti Parkea
  • Ekitaldia: Gazteluko Plaza
  • Ondoren: Kalejira Alde Zaharretik, ErripaBizirekin (EHEren eskutik)
EUSKALTZALEON MARTXA · EGITARAUA · EKAINAK 13 IRUÑEA

AUTOBUSAK

ARABA:

  • Aiaraldea (Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua) – Eman izena

BIZKAIA:

  • Bermeo (Bermeoko Udala) – Izena emateko: Kultur Etxean, Liburutegian eta AEK
  • Bilbo (Zenbat Gara) – Eman izena
  • Durango (Berbaro) – Eman izena
  • Gernika-Lumo (Berbalagun, Hitza, AEK, Mobidu, Ikastola eta Udala) – Eman izena
  • Lekeitio-Ondarroa (Lekeitio Udala) – Izena emateko: Lekeitioko Kultur Etxean (arratsaldez), eta Ondarroako Turismo Bulegoan
  • Markina-Xemein (AEK) – Izena emateko: Opela, Babbel eta Uhagonen
  • Uribe Kosta (Bagara Nor, Egizu, Orbizta, Gorlizen Euskaraz – Eman izena

GIPUZKOA:

  • Arrasate (AED) – Izena emateko: Loramendin eta AEDn
  • Azpeitia (Udala) – Izena emateko: San Agustin Kulturgunean
  • Beasain-Ordizia (Aittu eta Hitzaro) – Izena emateko: 688 76 86 09
  • Bergara (EHE eta Jardun) – Izena emateko: Ganbaran, Pol-Polen eta Jardunen
  • Donostia (Bagera) – Eman izena
  • Eibar (etaKitto! eta AEK) – Izena emateko: 943 20 13 79 edo eibar@aek.eus
  • Elgoibar (Elgoibarko Izarra) – Eman izena
  • Hernani-Astigarraga-Urnieta-Andoain (AEK) – Izena emateko: AEKren euskaltegietan
  • Irun-Hendaia-Hondarribia (AEK) – Eman izena
  • Lazkao (Maizpide, Gerriko eta Ikastola) – Eman izena
  • Lezo (AEK eta Udala) – Izena emateko: AEKn eta Tiñelun
  • Mutriku – Zubixa, Bare-bare eta Loretxun
  • Oiartzun (Ttur-Ttur, AEK eta EHE) – Izena emateko: Txokolategian eta Haurtzaro Ikastolan
  • Orereta-Errenteria (Lau Haizetara eta AEK) – Izena emateko: Arkaitza, AEK eta Lau Haizetaran
  • Oñati (Aixotu) – Izena emateko: Otamendi Tabernan
  • Pasaia (Bokale) – Eman izena
  • Tolosaldea (Galtzaundi) – Eman izena
  • Zestoa (Udala) – Izena emateko: Portale Kultur Elkartean
  • Zumaia (Larraina) – Eman izena

ZABALPENEAN LAGUNTZEKO PREST?

« KARTELA »

EUSKARAZ BIZITZEKO BEHAR DEN DENA

« ESKUORRIA »


EUSKALTZALEON GIDA

2. Euskararen jabe ez bazara, eman ezazu ikasteko urratsa. Edo, behintzat, euskarara hurbiltzeko pausoa. Erraztu zure jarrerarekin euskara normal erabiltzeko aukera. Eman euskara zure ondorengoei. Ohartu minorizatutako hizkuntza bat dela euskara eta minorizatutako hiztun komunitatea euskaldunena, eta ondorioz babestu haien aldeko berdintasun eta berme politikak. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

3. Ez normalizatu eta isildu hizkuntza-eskubideen urraketarik. Eman horren berri Hizkuntz Eskubideen Behatokiari Euskararen Telefonoaren bidez. Gauzak aldatzeko garrantzitsua da gertatzen zaigunaren berri elkarri ematea eta plazara ekartzea. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

4. Partekatu zure ingurukoekin euskararen etorkizunak sortzen dizun kezka. Hitz egin hizkuntzen auziaz, zure bizipenez. Entzun besteenak. Izendatzen ez dena ez da existitzen. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

5. Zure lehentasun sozial eta politikoetara ekarri euskararen auzia. Beste hainbat gairekin egiten duzun bezala, zure botoa erabaki aurretik ezagutu aukeran dauden indar politikoek nolako hizkuntza-politika proposatzen duten. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

6. Antolatu euskaltzale gisa. Egungo munduan euskaraz bizitzeko –eta euskara bizi dadin– ezinbestekoa da beste Pizkunde bat eragitea. Eta hori gertatzeko euskaltzaleen mugimendu indartsua behar da. Beraz, antolatu. Antolatu euskalgintzak horretarako eskaintzen dituen erakundeetan: hala nola, herrietako euskara elkarteetan, Taupa Mugimenduan edota Euskal Herrian Euskarazen. Halaber, antolatu euskaltzaleak lagunartean, sare sozialetan, ikastetxeetan, lantokietan, kirol eta kultur elkarteetan, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdien baitan.

7. Bultza ditzagun euskararen aldeko erabaki, ekimen eta jarrerak gure bizimoduko gune bakoitzean. Izan gaitezen euskararen aktibistak, ekintzaileak. Euskararen alde hartzen ez diren erabakiek minorizazioa indartzen dute. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

« Jabetu · Ahaldundu · Antolatu · Jabetu »
Euskaltzaleon garaia da!

JAITSI EUSKALTZALEON GIDA

PARTEKATU: