Ekainak 13 · Iruñea. Gorde data!

EUSKALTZALEON GIDA

2. Euskararen jabe ez bazara, eman ezazu ikasteko urratsa. Edo, behintzat, euskarara hurbiltzeko pausoa. Erraztu zure jarrerarekin euskara normal erabiltzeko aukera. Eman euskara zure ondorengoei. Ohartu minorizatutako hizkuntza bat dela euskara eta minorizatutako hiztun komunitatea euskaldunena, eta ondorioz babestu haien aldeko berdintasun eta berme politikak. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

3. Ez normalizatu eta isildu hizkuntza-eskubideen urraketarik. Eman horren berri Hizkuntz Eskubideen Behatokiari Euskararen Telefonoaren bidez. Gauzak aldatzeko garrantzitsua da gertatzen zaigunaren berri elkarri ematea eta plazara ekartzea. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

4. Partekatu zure ingurukoekin euskararen etorkizunak sortzen dizun kezka. Hitz egin hizkuntzen auziaz, zure bizipenez. Entzun besteenak. Izendatzen ez dena ez da existitzen. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

5. Zure lehentasun sozial eta politikoetara ekarri euskararen auzia. Beste hainbat gairekin egiten duzun bezala, zure botoa erabaki aurretik ezagutu aukeran dauden indar politikoek nolako hizkuntza-politika proposatzen duten. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

6. Antolatu euskaltzale gisa. Egungo munduan euskaraz bizitzeko –eta euskara bizi dadin– ezinbestekoa da beste Pizkunde bat eragitea. Eta hori gertatzeko euskaltzaleen mugimendu indartsua behar da. Beraz, antolatu. Antolatu euskalgintzak horretarako eskaintzen dituen erakundeetan: hala nola, herrietako euskara elkarteetan, Taupa Mugimenduan edota Euskal Herrian Euskarazen. Halaber, antolatu euskaltzaleak kuadrilletan, ikastetxeetan, lantokietan, sare sozialetan, kirol eta kultur elkarteetan, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdien baitan.

Gure bizimoduko gune bakoitzean bultza ditzagun euskararen aldeko erabaki, ekimen eta jarrerak. Izan gaitezen euskararen aktibistak, ekintzaileak. Euskararen alde hartzen ez diren erabakiek minorizazioa indartzen dute. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

Ekainaren 13an Iruñean ikusiko dugu elkar!
Euskaltzaleon garaia da!

JAITSI EUSKALTZALEON GIDA

PARTEKATU: